Itxi

Athletic Club

Iragarpena

Athleticek baieztatu egin du Valverdek taldea utziko duela

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Entrenatzaileak prentsaurrekoa eskainiko du asteazken honetan, eguerdia, agur esateko.

Athletic Clubek baieztatu egin du Ernesto Valverde ez dela entrenatzailea izango hurrengo denboraldian.

Klub zurigorrik sare sozialen bidez iragarri du Valverderen agurra.

Valverde bi arotan izan da Athleticeko entrenatzailea, eta aldez aurretik jokalaria ere izan da.

Entrenatzaileak prentsaurrekoa eskainiko du asteazken honetan, eguerdian, San Mamesen, agur esateko. Josu Urrutia presidentea ere bertan izango da.