Itxi

Athletic Club

Dolua

Kirol munduak atsekabea eta dolua agertu du San Mamesen hildako ertzainaren inguruan

eitb.eus

Agentea Athleticen eta Moskuko Spartaken partidaren aurreko istiluetan hil zen, bihotzekoak jota.

  • Hildako agentea, lankideez inguratuta. Argazkia: Efe.

    Hildako agentea, lankideez inguratuta. Argazkia: Efe.

UEFAk bere doluminak helarazi dizkio San Mamesen hildako ertzainaren familiari. Agentea Athleticek eta Moskuko SpartakekEuropa Ligako final-hamaseirenetan jokatu zuten partidaren atariko istiluetan hil zen, bihotzekoak jota. UEFAk "erabat" gaitzetsi du gertatutakoa.

"Doluminak helarazi nahi dizkiogu hildako ertzainaren familiari eta lankideei eta Bilbon izandako liskarrak erabat gaitzesten ditugu", esan dute kmunikatu baten bidez.

UEFAz gain, futbol eta kirol munduarekin lotutako hainbat pertsonek eta ordezkarik ere doluminak agertu dituzte Twitterren: