Itxi

Athletic Club

BBVA Liga

Athletic Europara hurbiltzen saiatuko da Benito Villamarinen

Erredakzioa

Bilboko taldeak Betisen kontra jokatuko du larunbatean, hiru puntuak lortzeko helburuarekin.

  • Athleticeko jokalariak. Argazkia: EFE

    Athleticeko jokalariak. Argazkia: EFE

Athleticek Betisen kontra jokatu du larunbatean, Benito Villamarin futbol zelaian, Txapeldunen Ligako postuetara hurbiltzeko, hiru puntuak lortzeko helburuarekin. Izan ere, hori da Athleticen helburu berria, Europa Leagueko sailkapena jada lortu baitu Errege Kopako finalera helduta.

Euskaldunen eta andaluziarren arteko partiden balantzea argia da: etxeko taldeak 21 garaipen lortu ditu; Athleticek, 10; eta 15 berdinketa lortu dituzte. Bi taldeek elkarren kontra jokatu zuten azken partida (2008-09 denboraldian) bilbotarrek irabazi zuten, Javi Martinezen gol bati esker.