Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Horrela jarraitu dugu neurketaren atarikoak eitb.com-en

Erredakzioa

Zuri-gorrien historiako Europako aurreneko titulua eskuratzeko aukera izango dute Bielsaren mutilek. Atletico Madrilek titulua irabazteko gosea duela argi eta garbi utzi du.

01:16
Giro aparta Bilboko kaleetan

Asteazkena, maiatzaren 9a:

20:00 Neurketa historikoa hasteko 45 minutu falta dira.

19:43 Atletico Madrilen hamaikakoa: Courtois; Juanfran, Miranda, Godin, Filipe; Gabi, Mario Suarez; Arda Turan, Diego, Adrian; eta Falcao.

19:42 Athleticen hamaikakoa: Iraizoz; Iraola, Javi Martinez, Amorebieta, Aurtenetxe; Herrera, Iturraspe, De Marcos; Susaeta, Llorente eta Muniain.

19:36 San Mames betetzen ari da.

19:06 San Mamesek ateak ireki ditu zale zuri-gorrien uholdea hartzeko.

18:37 Athleticeko jokalariak Bukaresteko Estadio Nazionalera abiatu dira.

18:31 Atletico Madrileko 40 bat jarraitzailek zale zuri-gorriak iraindu dituzte eskuin muturreko mezu politikoak oihukatuz.

18:14 Athleticeko jokalariak Bukaresteko Estadio Nazionalera eramango dituen autobusa hartzeko gertu daude.

18:10 Jarraitzaile zuri-gorriak San Mames inguruetan biltzen ari dira.

17:58 Bilboko Poza kalea lepo dago.

17:54 Bilboko Plaza Barrian giroa berotzen hasi da.

17:49 Eromena Bukaresteko zuri-gorrien topalekuan.

17:46 Athleticek finala irabazi ezkero "bonba atomikoa izango da", Bilboko alkatearen hitzetan.

17:32 Bukaresteko finala Athleticek irabaziko duela esan du Basagoitik, "originalak, ez kopiak"

16:53 Bilboko kaleak, zuri-gorriz jantzita.

16:27 National Arenako ateak neurketa hasi baino hiru ordu lehenago irekiko dira eta zaleek hiru kontrol gainditu beharko dituzte estadiora sartzeko.

16:12 Athleticeko zaleak Fan Zone-an biltzen hasi dira berriro, 20:00etara arte estadiora autobusak irtengo baitira.

16:08 'Frente Atletico'ko zaleak aireportutik erdigunera poliziak babestuta joan dira Isusko A.B.  gure bidali bereziak esan digun arabera.

15:32 Bukarest zuri-gorriz jantzi dute Athleticeko ia 12.000 zaleek.

15:05 Atzerapenarekin, baina zale zuri-gorrien hegaldi guztiak irten dira Loiutik

14:32 Bilbo zuri-gorriz jantzi da eta giroa kaleetan berotzen hasi da

14:00 Athleticeko zaleak Bukaresteko aireportura heldu dira.

13:19 Marcelo Bielsak finalerako deitu ez dituen jokalariak gaur joango dira Bukarestera

13:05 Zale zuri-gorriek Loiuko aireportuan izan diren hegaldien aldaketekin haserre azaldu dira.

12:40 Athleticeko zaleak UEFAk prestatutako Fan Zonean daude gozatzen.

11:48 Atletico Madrileko zaleen 20 hegaldi irten dira Barajasetik Bukarestera.

11:37 Muniainek Twitter bidez: 'Vamos gente, vamos Athletic!!! Lo dejaremos todo en el campo, por nosotros y por vosotros! Disfrutar de este momento!!! Besos!!!'

11:13 Finalean, ez da euririk espero eta 17 gradu inguru izango dira

10:55 Zale zuri-gorriak hegaldien aldaketekin haserre daude

10:18 Bukaresteko hiritarrek, Athletic animatuko dute finalean.

10:00  Uholde zuri-gorria, Bukarestera abiatu da.


Asteartea, maiatzaren 8a:

Zale zuri-gorriak Bukaresteko giroa berotzen hasten dira.

Atletico Madrilek azken lan saioa egiten du National Arenan eta prentsaurrekoan Simeonek hitz egiten du.

Madrilgo taldearen entrenamenduaren ostean, Athleticek final aurreko azkenengo lan saioa burutzen du.

Prentsaurrekoan Marcelo Bielsak ohiko jokalariak jokatuko dutela onartzen du.


Astelehena, maiatzaren 7a
:

Athletic eta aurreneko zale zuri-gorriak Bukarestera heltzen dira.

Athleticek Europa Liga irabaziko balu Gabarra maiatzaren 14an irtengo litzatekela baieztatzen da.