Itxi

Athletic Club

Errege Kopa

Athleticeko jokalari guztiak deitu ditu Valverdek Kopako finalerako

Agentziak | EITB MEDIA

Zuri-gorrien espedizioa ostiral honetan abiatu da Bilboko aireportutik, 15:30ean. 19:15ean, Valverdek eta Iker Muniain kapitainak prentsaurrekoa emango dute, eta, 20:00etan, partidaren aurreko azken entrenamendua egingo dute, Sevillan.

  • Athleticeko hainbat jokalari, Lezaman. Artxiboko irudia: EFE

    Athleticeko hainbat jokalari, Lezaman. Artxiboko irudia: EFE

Ernesto Valverde Athletic Clubeko entrenatzaileak taldeko futbolari guztiak deitu ditu RCD Mallorcaren aurka jokatuko duten Errege Kopako finalerako: 24 jokalari. Partida larunbat honetan izango da, 22:00etan, Sevillako Cartuja estadioan.

Honako hauek osatu dute zerrenda: Unai Simon, Julen Agirrezabala, Dani Vivian, Aitor Paredes, Yeray Alvarez, Mikel Vesga, Alex Berenguer, Oihan Sancet, Iñaki Williams, Iker Muniain, Nico Williams, Gorka Guruzeta, Dani Garcia, Iñigo Lekue, Iñigo Ruiz de Galarreta, Yuri Berchiche, Oscar de Marcos, Imanol Garcia de Albeniz, Asier Villalibre, Ander Herrera, Raul Garcia, Malcom Adu Ares, Beñat Prados eta Unai Gomez.

Horiez gainera, txapelketan parte hartu duten Mikel Jauregizar eta Unai Egiluz bigarren taldeko jokalariak larunbatean bertan batuko dira taldera; izan ere, ostiral honetan Bilbao Athleticekin arituko dira, CD Tudelanoren kontrako partidan.

Zuri-gorrien espedizioa gaur, ostirala, abiatu da Bilboko aireportutik, 15:30ean programatutako hegaldi batean. 19:15ean, Ernesto Valverde entrenatzaileak eta Iker Muniain kapitainak finalaren aurreko prentsaurreko ofiziala eskainiko dute Cartujan, eta, 20:00etan, Mallorcaren aurkako partidaren aurreko azken entrenamendua egingo dute.

Athletic Clubek argitu duenez, "segurtasun arrazoiengatik, bi aireportuetan, Loiun eta Sevillan, sartzeko eta irteteko, sarbide pribatuak erabiliko dira, eta ez da aukerarik egongo taldearekin egoteko".