Itxi

Eibar

Igandean Numantziaren aurka

Eibarrek egindako denboraldi ezin hobea biribildu nahi du

Erredakzioa

Neurketa irabazten badu edo Deportivok Gironan garaipena eskuratzen ez badu, liga irabaziko du talde armaginak.

  • Eibar, artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Eibar, artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Eibarrek Numantziaren aurka jokatuko du igande honetan Adelante Ligako azken jardunaldiko partida (18:00etan). Neurketa irabazten badu edo Deportivok Gironan garaipena eskuratzen ez badu (Deporrek baino gol-average hobeago du), liga irabaziko du talde armaginak.

Duela bi aste Lehen Mailan jokatzeko txartela lortu zuen Eibarrek, eta igande honetan egindako denboraldi ezin hobea biribildu nahi du.

Añibarro eta Boveda jokalariek ezin izango dute Los Pajaritoseko norgehiagoka jokatu, baina Raul Navas, ordea, lehiatzeko prest da partida bateko zigorra bete eta gero.

Atean Jon Irazustabarrena, "Txusta” Jarruko du Gaizka Garitano gipuzkoarren entrenatzaileak, Xabi Iruretagoienaren helburua Bigarren Mailako Zamora saria erdiestea baita.

Azpimarratzekoa da Yuri (Reala), Jota Peleteiro (Celta), Morales (Levante) eta Gilvan Gomes (Hercules) jokalariek euren azken partida jokatuko dutela Eibarren elastikoarekin.