Itxi

Eibar

0-2 Elxen aurka

Armaginek garaipen erosoa eskuratu dute

Erredakzioa

Dani Garciaren eta Albentosaren golekin, garrantzi handiko garaipena eskuratu du Eibarrek Martinez Valeron.

1:16

Eibarrek denboraldiko bere bigarren garaipena eskuratu du, etxetik kanpoko aurrenekoa. Elx hartu du mendean (0-2), partida eroso batean.

Armaginek neurketa hasi eta berehala estreinatu dute markagailua, 2. minutuan. Mosquerak ez du ondo aldaratu, baloia arearen aurrealdean geratu da eta Dani Garciak gol ederra sartu du eskuinarekin.

Arruabarrena bigarrena egiteko zorian izan da 15. minutuan, baina Bovedaren erdiraketa gora bidali du. Bi minutu geroago, Bovedak berak izan du gola sartzeko abagunea, buruz.

Elxek gutxigatik ez du berdintzekoa egin 24. minutuan, baina Cororen errematea kanpora joan da. Atsedenaldira heltzeko hiru minutu geratzen zirenean, Albentosak Eibarren bigarrena egin du. Korner batean buruz errematatu du jokalariak, inolako eragozpenik gabe.

Etxekoek dena eman dute, golaren bila. Baina Eibar sendo agertu da, markagailuan zuen errentari eusteko prest.

Gipuzkoarrek, gainera, partida erabat erabakita uzteko gol-aukerak sortu dituzte. Eibarrek garaipen erraza erdietsi du Martinez Valeron, eta sailkapen nagusian sei puntu ditu dagoeneko.

FITXA TEKNIKOA

Elx: Tyton; Damián, Lombán, Enzo Roco, Edu Albácar; Mosquera, Adrián (Víctor Rodríguez, 60. min); Rodrigues (Álvaro Jiménez, 78. min), Coro (Cristián Herrera, 46. min), Fajr; eta Jonathas.

Eibar: Irureta; Bóveda, Albentosa, Navas, Abraham (Lillo, 49. min); Errasti, Dani García; Capa, Arruabarrena, Saúl Bejón (Piovacari, 81. min); eta Ángel (Javi Lara, 66. min).

Golak: 0-1, 3. min: Dani García; 0-2, 42. min: Albentosa.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar