Itxi

Eibar

15 golekin

Azken 6 partidetan gol gehien jaso dituen taldea dugu Eibar

ERREDAKZIOA

Irailaren bukaeran gol gutxien jaso zutenen artean zeuden armaginak baina azken partidei erreparatuz gero, Lehen Mailan aurkako gol gehien jaso dituena da.  

  • Ekiza eta Bale jokalariak. Argazkia: EFE

BBVA Ligako azken sei partidetan gol gehien jaso dituen taldea dugu Eibar. Izan ere, aurkako 15 gol jaso ditu aurreko larunbatean Madrilek sartu zizkion lau golak barne.

Talde gipuzkoarrak inoizko gol-zaparradarik handiena jaso zuen Madrilen aurka. Alegia, Gaizka Garitanok taldearen gidaritzan daramatzan hiru urte hauetan ez baitu horrelakorik bizi izan.

Eibarko taldeari 15 gol sartu dizkiote azken sei partidetan, hain zuzen ere, 1,5eko batezbestekoa partidako. Eta ondorioz, azken partidetan gol gehien jaso dituenaren izena hartu du aldizkako sailkapen honetan. Bere ondoren Rayo eta Levante ditugu 14 golekin, eta 10ekin Cordoba eta Elche.

Bestalde, gol gutxien jaso duen taldea Ligako lehen postuan dirauen Real Madril da. Izan ere, Iker Casillas eta Keylor Navas atezainek soilik bi gol jaso dituzte azken sei partidetan. Eta Vigoko Celta alegia, Eibarren hurrengo aurkaria, bigarren dugu aurkako 5 gol soilik jaso baititu.

Irailaren bukaeran gol gutxien jaso zutenen artean zeuden armaginak, baina azken partidei erreparatuz gero, Lehen Mailan aurkako gol gehien jaso dituena da.

 

na da.