Itxi

Eibar

Asteazken honetan, 20:00etan

Armaginak mirari bila, Kopako itzuliko partidan

ERREDAKZIOA

Eibarko jokalariak sasoi onean daude, BBVA Ligan bolada ederra daramate eta. 9 puntutatik 7 lortu dituzte. Baina Kopako joanekoan 3 eta 0 galdu ondoren, ez daukate batere errez.  

0:24

Eibarrek mirarien premia du Errege Kopako final-hamaseirenak pasatu ahal izateko. Izan ere, joaneko partidan 3 eta 0 galdu ondoren, asteazken honetan Getaferen aurka jokatuko duen partidan ezin hobe jokatu beharko luke.

Eta ia ezinezkoa dirudien arren, armaginak maila ikaragarria eskaintzen ari dira BBVA Ligan. Esaterako, azken 9 puntuetatik 7 eskuratu dituzte. Gainera, aurreko igandean puntu baliotsua eskuratu zuten Sevillaren aurka berdinduz.

Eibarko entrenatzailea den Gaizka Garitanok, normalean ligan minuturik ez duten jokalariak zelairatuko ditu. Izan ere, larunbat honetan Valentziaren aurkako norgehiagoka du helburu nagusi.

Gainera, hiru armaginek ezingo dute jokatu: Raul Navasek bi partidako zigorra bete behar du, honakoa izango delarik bigarrena, eta Jaime Jiménez (atezaina) eta Saul Berjón (hegalekoa) min hartuta daude.

Getafek joanekoan irabazitako abantaila mantendu nahi du Ipuruan. Eta, kanporaketa argi dagoela ematen duen arren, jakin badakite denboraldi honetan ikusmin handien bereganatzen ari den taldeetako bat dela Garitanorena, eta hortaz, ezin direla inolaz ere fidatu.

Hamaikako posibleak:

Eibar: Irazusta; Lillo, Añibarro, Ekiza, Dídac Vilà; Errasti, Boateng o Javi Lara; Dani Nieto, Angel, Abraham o Javi Lara; Lekic.

Getafe: Codina; Arroyo, Naldo, Velázquez, Alexis; Juan Rodríguez, Michel; Pedro León, Sammir, Diego Castro; Álvaro Vázquez.

Epailea: José Antonio Teixeira Vitienes

Zelaia: Ipurua

Ordua: 20.00