Itxi

Eibar

Reala-Eibar

Raul Navasek derbi gipuzkoarra galduko du

ERREDAKZIOA

Federico Piovaccari aurrelari italiarra ere, zalantza da larunbateko partidarako. Aurreko ostiralean Eibarrek Cordobaren aurka jokatutako neurketan txartel gorria atera baitzioten.

  • Derbi Eibar-Reala. Argazkia: EFE

Jokalari sevillarrak bosgarren txartel horia jaso zuen aurreko ostiralean Eibarrek Cordobaren aurka jokatutako neurketan (1-1), eta beraz, ez da izango armaginek Anoetan jokatu duten Ligako hogeigarren jardunaldian.

Realak lagata jokatzen du Raul Navasek Eibarren 2014-2015 denboraldi honetan. Hala ere, txuri-urdinen aurka jokatzea debekatzen dion klausularik ez du eta beraz, Ligako joaneko partidan (1-0) armaginen alde aritu zen.

Bestalde, Federico Piovaccari aurrelari italiarra ere, zalantza da larunbateko partidarako. Aurreko ostiralean Eibarrek Cordobaren aurka jokatutako neurketan txartel gorria atera baitzioten. Eta ondorioz, talde armaginak zigorra ekiditen saiatzen ari da.