Itxi

Eibar

Malagaren aurka

Garaipenaren bidera itzuli da Eibar (1-0)

S. L | eitb.eus

Mikel Arruabarrenaren golak urrezko garaipena eman dio Gaizka Garitanoren taldeari.

00:32

Eibarrek garrantzi handiko hiru puntu lortu ditu Malagaren aurka (1-0). Armaginak garaipenaren bidera itzuli dira eta arnasa hartzeko parada izango dute.

Aurreneko minutuek ez dute jabe argirik izan, baina Eibarren jokoak hobera egin du minutuek aurrera egin ahala. Epaileak baliorik gabe utzi du 27. minutuan Mikel Arruabarrenak egindako legezko gola. Saulek errematatu, Kamenik aldaratu eta baloia aurrelariari heldu zaio eta sarea zulatu du, baina epaileak eta marrazainak legez kanpo zegoela erabaki dute. Okertu egin dira.

Atsedenaldira heldu aurretiko minutuetan aurkaria baino gehiago izan da Eibar eta Javi Lara markagailua estreinatzeko zorian izan da 43.ean. Kordobako jokalariak arrisku handiko falta atera du, eta Kameniren geldiketak gola saihestu du.

Arruabarrenak markagailuan aurretik jarri du Eibar 53. minutuan. Tolosarrak buruz gainditu du Kameni Javi Larak ateratako korner jaurtiketa batean. Bost minutu geroago baliorik gabe utzi du epaileak Caparen gola. Oraingoan bai.

Eta 60.ean gutxigatik ez du Reciok partida berdindu, baina haren errematea kanpora joan da. Etxekoen golaren ostean dena eman du Javi Graciaren taldeak gola erdiesteko. Partidak norabide bakarra izan du azken minutuetan, baina Malaga ez da Irureta gainditzeko gai izan. 44.ean 2-0ekoa egiteko gol-aukera izan du Capak.

Eibarrek Real Madrilekin neurtuko ditu indarrak hurrengo larunbatean Santiago Bernabeun, 16:00etatik aurrera.

Fitxa teknikoa:

1 - Eibar: Xabi Iruretagoiena; Boveda, Lillo, Añibarro, Didac Vila; Borja Fernandez, Dani García; Capa (Boateng, 90'), Arruabarrena (Lekic, 86'), Javi Lara; eta Saul Berjon (Manu del Moral, 59').

0 - Malaga: Kameni; Rosales, Angeleri, Weligton, Boka; Tissone, Recio; Horta (Amrabat, 59'), Juanpi (Samuel Garcia, 51'), Juanmi; eta Javi Guerra.

Gola:

1-0. 51'. Arruabarrena.

. Arruabarrena.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar