Itxi

Eibar

3-1

Eibarren porrota eta Luis Suarezen hirukoa Camp Noun

Mikel Dominguez | eitb.eus

Borja Bastonek lehenengo gola egin du, eta ondo aritu da Eibar, baina Bartzelona nagusi izan da azkenean. Suarezek hiru gol egin ditu, eta Bartzelonak jokalari bat gutxiagorekin bukatu du partida.

  • Neymar eta Suarez, Eibarren aurkako gola ospatzen / EFE.

    Neymar eta Suarez, Eibarren aurkako gola ospatzen / EFE.

Camp Noun galdu du Eibarrek (3-1), hain nagusi izan ez den Bartzelonaren aurka. Armaginek aurpegia eman dute eta, Bartzelonari aure eginez, baina Luis Suarezen hiru golak gehiegi izan dira, eta Borja Bastonen gola ezerezean geratu da.

Eibarrek ezinhobe hasi du neurketa. Armaginenak izan dira lehenengo aukera, Caparena 4. minutuan, eta lehenengo gola, 10.ean. Baloia goian lapurtuta eta jokaldi on eta azkar baten ondorioz, Bravoren aldaratze bat Borja Bastoni heldu zaio, eta zalantzarik gabe, atean sartu du baloia.

Armaginak gora begira aritu dira, Bartzelonaren beldur izan gabe. Gero etorri da Bartzelonaren ordua, eta 21. minutuan, saiakera batzuen ostean eta behin baloiaren jabetza berreskuratuta, Luis Suarezek berdinketaren gola egin du, Sandroren pasea baliatuta.

Blaugranek baloia eta indarra izan dute, baina aukerak ez dira Eibarrenak baino askoz hobeak. Armaginek ez dute sufritu lehenengo zatian. Izan ere, Bartzelonak ez du Eibar estutu, eta armaginak bigarrena egiteko zorian egon dira. Esaterako, 30. minutuan, Verdiren jaurtiketa batean, eta 40.ean Kekoren aukera argi batean, atezainari gailendu zaionean.

Bigarren zatia hasi baino lehen, Bartzelona auretik jarri da. Berriz ere Luis Suarez. Neurketa aldatu da eta erritmoa desagertu da, jarraipenik gabeko jokaldiekin.

Bartzelona Eibar baino hobea izan da, baina ez dituzte armaginak estutu. Aurkariaren atera heldu dira gipuzkoarrak, eta minutuak pasa ahala, berdinketara hurbildu dira. 83. minutuan, bainera, Mascherano kanporatu du epaileak, esan behar ez dena esateagatik.

Baina bi minutu geroago, kalitatea erakutsi du berriro Bartzelonak, eta partidako protagonistak hirugarrena egin du. Uruguaiarrak norgehiagoka itxi du. Eibarrek aurpegia eman du, eta punturik lortu ez duen arren, sailkapenaren erdian mantenduko da.

FITXA TEKNIKOA

Bartzelona: Bravo; Alves, Pique, Bartra (Mathieu, 56. min), Jordi Alba, Mascherano, Sergio Busquets, Rakitic, Sandro (Munir, 56. min), Luis Suarez eta Neymar.

Eibar: Riesgo; Junca, Dos Santos, Pantic, Capa; Dani Garcia (Silvestre, 46. min), Escalante, Verdi (Sergi Enrich, 54. min), Inui, Keko eta Borja Baston.

Golak: 0-1, 10. min: Borja Baston. 1-1, 22. min: Luis Suarez. 2-1, 48. min: Luis Suarez. 3-1, 85. min: Luis Suarez.

n: Luis Suarez.