Itxi

Eibar

Porrota Ipuruan

Real Madrilen aurka galdu du Eibarrek, partida ona egin arren (0-2)

L.E. | eitb.eus

Gareth Balek gola egin du atsedenaldia baino lehen, eta horrek ustekabean harrapatu ditu momentu horretara arte neurketa kontrolpean zuten armaginak. Cristianok egin du bigarrena, penaltiz.

  • Garteh Balek egin du Real Madrilen lehenengo gola. Argazkia: Efe.

    Garteh Balek egin du Real Madrilen lehenengo gola. Argazkia: Efe.

Eibarrek Real Madrilen aurka galdu du Ipuruan, BBVA Ligako 13. jardunaldian, baina ez du merezi izan. Mendilibarren taldeak neurketa ona egin dute. Hala ere, Madrilera joan dira hiru puntuak.

Armaginak ondo aritu dira lehen zatian, talde zuriari buruz buru aurre eginez. Adrian Gonzalezek eta Escalantek mendean hartu dituzte Modric eta Kroos, eta Real Madrilek arazoak izan ditu jokoa sortzeko.

Eibarrek ez du zalantzarik izan aurrera begiratzeko. Gauzak horrela, 13. minutuan, Enrich urrunetik saiatu da, baina Keylor Navasek baloia harrapatu du, arazorik gabe.

15.ean aukera ezinhobea izan du Cristiano Ronaldok. Bakarrik geratu da Riesgoren aurrean, baina atezaina adi egon da eta portugaldarraren baloia urrundu du.

Berdinketa bidezkoa zen, zelaian jazotakoari erreparatuta, baina 43.ean aurretik jarri dira zuriak, Balen golari esker. Modricen erdiraketa errematatu du, barrura. Ondoren, geru izan du bigarrena Balek berak, baina Riesgok zorioneko geldiketa egin du, berriz ere.

Eibar, berdinketaren bila

Bigarren zatian, Mendilibarren taldea aurrera begira zelairatu da, eta erritmoa bereganatu du norgehiagokak. Hori bai, aukera garbienak, gutxi, Real Madrilek izan ditu.

72.ean, Cristiano Ronaldok bigarrena egin du ia, baina Riesgo gainditu arren, kanpora joan zaio jaurtiketa.

80.ean, epaileak zalantzazko penaltia adierazi du, Lucas Vazquez area barruan erori denean. Cristiano Ronadok ez du barkatu: 0-2.

Azkenean, Eibarren merezi gabeko porrota Ipuruan.

Fitxa teknikoa:

0 Eibar: Riesgo; Capa, Dos Santos, Pantic, David Juncà; Escalante, Dani García; Takashi Inui, Adrián (Verdi, m. 69), Saúl Berjón (Hajrovic, m. 85); eta Sergi Enrich (Arruabarrena, m. 85).

2 Real Madril: Keylor Navas; Carvajal (Benzema, m. 85), Pepe, Nacho, Danilo; Modric, Kroos, Kovacic (Casemiro, 78); James (Lucas Vázquez, m. 64), Bale, eta Cristiano Ronaldo.

Golak: 0-1. m. 42. Gale; 0-2. m. 82. Cristiano Ronaldo (penaltiz).

ldo (penaltiz).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar bideoak