Itxi

Eibar

2-0, Deportivoren aurka

Eibarrek porrota jaso du Riazorren

Erredakzioa

Armaginek 2-0 galdu dute Deportivoren aurka. Epaileak adierazi duen penalti eztabaidagarri baten ondorioz sartu du lehen gola Lucas Perezek eta Arribasek sartu du galiziarren bigarren gola.

  • Deportivo-Eibar. Argazkia. EiTB

    Lucas Perez eta Capa, Deportivo-Eibar (2-0) partidan. Argazkia: EiTB

Eibarrek 2-0 galdu du Deportivoren aurka Riazorren eta armaginek bost jardunaldi daramatzate BBVA Ligan garaipenik lortu gabe. Epaileak lehen zatian Eibarren aurka adierazi duen penalti eztabaidagarri batek erabaki du partida.

Erritmo biziarekin eta gogotsu ekin diote bi taldeek norgehiagokari. Deportivok eta Eibarrek Europako postuetan sartzea izan dute helburu partida hasi aurretik eta talde galiziarrak bete du helburua, garaipenaren ostean, seigarren bukatuko baitu jardunaldia. Ez da abagune askorik egon lehen zatian. Lehia parekatua izan da lehen 45 minutuetan, baina jokaldi erabakigarria 41. minutuan iritsi da. Epaileak Deportivoren aldeko penaltia adierazi, Lucas Perezek jaurti eta Deportivok 1-0ekoa sartu du. Gola jaso ostean, Eibarrek ez du erantzutko gaitasunik izan atsedenaldira iritsi aurretik.

Bigarren zatian, armaginek berdinketaren bila jo nahi izan dute, baina ez dute Deportivo arazoetan jarri. Talde galiziarrak kontrolpean izan du neurketa, baina ez du abagune argirik sortu. Jokoa nahiko kaskarra izan da bi taldeen aldetik bigarren zatian. 69. minutuan Lusinhok bigarren txartel horia ikusi du, eta egotzia izan da bere burua area barruan lurrera botatzeagatik. Aurkaria jokalari bat gutxiagorekin geratu den arren, Eibar ez da gola sartzeko gai izan, eta Deportivok partida erabakita utzi du 73. minutuan, Arribasen bitartez (2-0).

Fitxa teknikoa:

2 - RC Deportivo: Lux; Juanfran, Arribas, Sidnei, Navarro; Alex Bergantiños, Pedro Mosquera; Fayçal Fajr, Luis Alberto (Fede Cartabia, 62. min), Luisinho; eta Lucas Perez (Juan Dominguez, 83. min).

0 - SD Eibar: Riesgo; Capa, Dos Santos, Pantic, Antonio Luna (Lillo, 45. min);Keko Gontan (Verdi, 76. min), Escalante, Dani Garcia, Saul Berjon (Inui, 22. min);Borja Baston eta Sergi Enrich.

Golak: 1-0, 41. min: Lucas Perez, penaltiz. 2-0, 73. min: Arribas.

Epailea: Javier Estrada Fernandez.

ndez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar albisteak