Itxi

Eibar

Fitxaketak

Eibarrek Gonzalo Escalante fitxatu du 2020. urtera arte

Erredakzioa

Cataniak utzita ari zen talde armaginean jokatzen, baina alde guztiak akordiora iritsi dira, eta argentinarrak Eibarrekin sinatu du kontratua 2020. urteko ekainera arte.

  • Gonzalo Escalante. Argazkia: EiTB

    Gonzalo Escalante. Argazkia: EiTB

Gonzalo Escalante 2020. urteko ekainera arte Eibarreko jokalaria izango da. Argentinarra Cataniak utzita jokatzen ari zen talde armaginean, baina alde guztiak akordiora iritsi eta 2020ra arte sinatu du kontratua talde gipuzkoarrarekin.

Buenos Airesen jaio zen Gonzalo Escalante 1993an, eta denboraldi hasieran iritsi zen Eibarrera, Cataniak utzita. Talde italiarrak Boca Juniorsetik fitxatu zuen. Jose Luis Mendilibarren hamaikakoetan ohiko jokalaria da, eta zigortuta egon den partidak kenduta, minutu guztiak jokatu ditu.

"Oso pozik nago akordio honekin. Bilatzen ari nintzena da, eta azkenean lortu dut. Eibarren oso eroso sentitzen naiz. Espainian jokatzea beti izan da nire helburua. Hemen geratu nahi nuen, eta nire nahia egia bihurtu da", adierazi du Escalantek Eibarren webgunean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar bideoak