Itxi

Eibar

Berdinketa

Eibarrek puntu baliotsua atera du Vallecasetik (1-1)

L.E. | eitb.eus

Armaginak hobeto aritu dira bigarren zatian eta lau porroteko bolada txarra eten dute. Zé Castrok eta Escalantek egin dituzte neurketako bi golak.

Eibarrek urreko puntua atera du Vallecasen, Rayo Vallecaboren aurkako partidan bana eginda. Zé Castro ETA Escalante izan dira norgehiagokako golegileak.

Mendilibarren taldeak ez du lehen zati ona egin, eta Rayori erraza izan zaio jokoa kontrolatzea.

Madrildarrak zazpigarren minutuan aurreratu dira markagailuan, Zé Castrok emandako burukada bikainari esker. Madrildarrak eroso aritu dira zelaian, eta behin eta berriro iritsi dira armaginen arearen ingurura.

Mikuk bigarrena egiteko aukera paregabea izan du 14. minutuan. Eibarren minuturik txarrenak izan dira.

Baina gauzak bide onera bueltatu dira 36. minutuan Escalantek egindako golarekin. Juncak pase luzea eman dio eta Escalantek buruz behera errematatu du, baloia Yoelen atean sartuz.

Atsedenaldiaren ostean, Eibarrek hobera egin du nabarmen, eta arriskua sortu du.

Hala ere, Jemezen taldeak ez du amore eman, eta bigarrena egiteko aukerak izan ditu.

Larri azken minutuetan

84. minutuan, armaginak 10 jokalarirekin geratu dira, epaileak bigarren txartel horia atera diolako Radosevici.

Azken minutuetan urduritasuna izan da nagusi, eta Rayok garaipena lortzeko aukera izugarria izan du, baina Riesgo bikain aritu da eta erantzun ona eman dio Llorenteren burukadari.

Azkenean, bana Vallecasen, bidezko emaitza. Eibarrek lau partida zeramatzan punturik lortu gabe.

Fitxa teknikoa

1 - Rayo Vallecano: Yoel Rodríguez; Tito, Llorente, Zé Castro, Nacho (Quini, 46. min); Iturra, Trashorras; Bebé, Piti (Manucho, 69. min), Aras Ozbiliz (Embarba, 46. min); eta Miku.

1 - Eibar: Riesgo; Capa, Dos Santos, Ramis, David Juncà; Escalante (Sergi Enrich, 77. min), Dani García; Radosevic, Adrián González, Inui (Barrenetxea, 83. min); eta Borja Bastón (Ansotegi, 84. min).

Golak: 1-0, 7. min: Zé Castro; 1-1, 35. min: Escalante.

min: Escalante.