Itxi

Eibar

NEGOZIAZIOA

Jose Luis Mendilibarrek gertuago ikusten du kontratua berritzea

eitb.eus

Ekainaren 30ean amaitzen zaio kontratua, baina Radio Euskadin adierazi du hitz egiten ari direla jada.

Jose Luis Mendilibar Eibar taldeko entrenatzaileak adireazi du gero eta gertuago ikusten duela bere kontratua berritzeko ordua.

Radio Euskadin esan duenez, hitz egiten hasi dira, eta 'hemendik gutxira dena guztiz eginda egotea espero dut', gaineratu du Zaldibarko teknikariak.

Asteburu honetan itzuliko da berriro aulkira Mendilibar, hiru partidako zigorra bete ondoren. Talde armaginak ez du garaipenik eskuratu hiru neurketa horietan: Real Madril (1-4), Osasuna (1-1) eta Espanyol (1-1).