Itxi

Eibar

Urtebeterako

Eibarrek Charles fitxatu du

Erredakzioa

Talde armaginak Charles Dias fitxatu du datorren denboraldirako. Brasildarrak urtebeterako kontratua sinatu du. Libre iritsi da Malagarekin kontratua amaitu ondoren.

  • Charles. Argazkia: SD Eibar

    Charles Dias, Eibarren fitxaketa. Argazkia: SD Eibar

Eibarrek Charles Dias fitxatu du 2017-2018. denboraldirako. Hala jakinarazi du klubak astearte honetan. Aurrelari brasildarra libre iritsi da talde armaginera Malagarekin kontratua amaitu ostean. Urtebeterako kontratua sinatu du.

Charlesek 33 urte ditu. Brasilen hasi zuen bere ibilbide profesionala Santos eta Tuna Lusa taldeetan. 2001-2002. denboraldian Portugaleko CD Feirensek fitxatu zuen. Ondoren, Pontevedra taldera joan zen, eta handik Kordobak fitxatu zuen Bigarren Mailan jokatzeko. Kordoban jokatu ostean Almeriara joan zen, eta handik fitxatu zuen Celtak. Bere azken taldea Malaga izan da.

"Arean ondo moldatzen den aurrelaria da. Izaeradun jokalaria da, eta ilusioz gainezka dator Eibarrera", adierazi du Eibarrek bere webgunean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Eibar argazkiak