Itxi

Eibar

IPURUA, 13:00

Ipuruak poztasun bat jaso nahi du Real Madrili irabazita

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Eibarrek ezerezean utzi nahi du Madrili sekula irabazi ez diola dion estatistika, eta, aldi berean, Europara begira jarri.

  • Eibarreko jokalariak aurtengo denboraldian bere zelaian lortutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

    Eibarreko jokalariak aurtengo denboraldian bere zelaian lortutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Txapeldunen Ligan PSG atzean utzi eta final-laurdenetarako txartela lortu ostean, Real Madrilek izan dezakeen pultsazio beherakada aprobetxatu nahi du Eibarrek larunbat honetan. Eibartarrek ukabilkada bat eman nahi dute mahai gainean, Europarako sailkapena ematen duten postuekin amesten jarraitzeko.

Jose Luis Mendilibar armaginen entrenatzaileak jakin badaki nolako zailtasuna duen talde zuria azpiratzea, baina ez du horregatik eginahalik egin gabe utziko.

Eibartarren entrenatzailearentzat albisterik okerrena Fabian Orellana txiletarraren baja da, bizi duten egungo bolada onean parte-hartze nabarmena izaten ari dena. Itxura guztien arabera, Pedro Leon izan liteke bere ordezkoa hasierako hamaikakoan, Inui japoniarrarekin batera hegal bietatik arriskua eramateko asmoz. Goialdean, berriz, Kike Garcia bueltatuko da, eta atzealdean, Ramis, Riazorren izan zuten atsedenaldiaren ostean.

Talde madrildarrari dagokionez, partida erosoak izan ditu ia beti Ipuruan. Bertan jokatu duen hiru alditan beste horrenbeste garaipen erdietsi ditu (2016-17an, 1-4; 2015-16an, 0-2 eta 2014-15ean, 0-4).

Alabaina, ezin da eibartarrez fio; izan ere, aurten, hasiera kaskar baten ostean, bere onera itzuli da eta oso irmo ari da defentsa lanetan, batez ere etxean, non 15 gol bakarrik jaso dituen.

Balizko hamaikakoak:

Eibar: Dmitrovic; Capa, Arbilla, Paulo, Cote; Dani García, Diop, Pedro Leon, Jordan, Inui; eta Kike Garcia.

Real Madril: Keylor Navas; Carvajal, Nacho, Sergio Ramos, Theo; Kroos, Modric, Isco, Bale; Cristiano Ronaldo eta Benzema.

Epailea: Munuera Montero.

Futbol-zelaia: Ipurua.

Ordua: 13:00