Itxi

Eibar

SmartBank Liga

Joseba Etxeberria izan liteke Eibarreko entrenatzaile berria

EITB MEDIA

EITBk jakin ahal izan duenez, Eibarrek entrenatzaile elgoibartarra hautatu du Gaizka Garitano ordezkatzeko; izan ere, azken horrek ez du klubean jarraituko. Cesar Palacios kirol zuzendariak asteartean egingo du denboraldiaren gaineko balorazioa.

  • Joseba Etxeberria, artxiboko irudian. Argazkia: EITB Media.

    Joseba Etxeberria, artxiboko irudian. Argazkia: EITB Media.

Joseba Etxeberria izan liteke Eibarreko entrenatzaile berria, 2023-24 denboraldirako, EITBk jakin ahal izan duenez. Elgoibartarra izango litzateke, beraz, Gipuzkoako klubak hautatutako entrenatzailea, Gaizka Garitano ordezkatzeko; izan ere, Garitanok ez du talde armaginean jarraituko.

Azken bi denboraldietan, hain zuzen ere 2022ko otsailetik, Etxeberria Mirandesen aritu da, SmartBank Ligan. Mirandes, 2021-22 denboraldian, hamalaugarren postuan sailkatu zen, eta hamaseigarren tokian amaitu du azken txapelketa; hortaz, mailari eusteko helburua bete du.

Cesar Palacios Eibarreko kirol zuzendariak asteartean egingo du agerraldia, Gipuzkoako taldeak egindako denboraldia baloratzea xede. Eibar Santander Ligara igotzeko play-offetan izan da, baina lehen kanporaketan lehiatik at geratu zen.