Itxi

Eibar

Berritzea

Anaitz Arbillak Eibarren jarraituko du 2025era arte

EITB MEDIA

Talde armagineko kapitainak kontratua berritu du beste urte baterako; beraz, bederatzi denboraldi beteko ditu Eibarren jokatzen.

  • Anaitz Arbillak Eibarren jarraituko du beste denboraldi batez

    Anaitz Arbillak Eibarren jarraituko du beste denboraldi batez. Argazkia: SD Eibar

Anaitz Arbillak Eibarko kapitaina izaten jarraituko du beste urte batez, 2025eko ekainera arte kontratua berritu eta gero.

Hala, kapitain armaginak bederatzigarren denboraldia beteko du taldean, 2016ko udan Espanyoletik iritsi zenetik.

Arbillak (Larraintzar, 1987) 37 urte bete ditu, eta 233 neurketa jokatu ditu orain arte ligan, lehen eta bigarren mailan. Horrez gain, 11 Kopa partidatan ere hartu dute parte, bost gol sartuta, Eibarren daramatzan zortzi denboraldietan. 2005ean Athletic B taldean debuta egin zuenetik, 552 norgehiagoka jokatu ditu.