Itxi

Reala

30 milioi euro

Real Madrilek Asier Illarramendi fitxatu du

Erredakzioa

Florentino Perezek etete klausula ordaindu du gaur goizean.

  • Illarramendi. Argazkia: EFE

    Illarramendi. Argazkia: EFE

Asier Illarramendik baiezkoa eman zion talde madrildarrak egindako eskaintzari. Eskaintza horrek, egun, Realean kobratzen duen soldata laukoiztuko dio.

Jokalariarekin akordioa lortu ondoren, Real Madrileko presidenteari ordaintzea baino ez zitzaion falta. Etete klausulako 30 milioi, gehi dagokion BEZa ordaindu du talde madrildarrak gaur goizean.

Talde txuri-urdinak ez zuela negoziatuko ezta utzitako jokalariak onartuko adierazi zuen ere, beraz, etete klasusula ordaindu behar izan du Real Madrilek..