Itxi

Reala

Txapeldunen Liga

Realak Olimpique Lyonen aurka jokatuko du atarikoa

Erredakzioa

Jagoba Arrasateren gizonek Frantziako taldeari aurre egin beharko diote Txapeldunen Ligako multzoetako fasera sailkatzeko. Itzulerako neurketa Anoetan jokatuko da.

1:57

Realak Olimpique Lyon talde frantziarra izango du aurkari, Txapeldunen Ligako atarikoan. UEFAk Nyonen egin duen zozketan, txuri-urdinek zorte ona izan dute, bost taldeetatik xumeena egokitu baitzaie.

Bederatzi urterem ostean, Realak Txapeldunen Liga jokatuko du, Europako txapelketarik garrantzitsuena, baina multzoetako fasera sailkatzeko Olimpique Lyon kanporatu beharko du. Joaneko neurketa Gerland estadioan jokatuko da, eta itzulerakoa Anoetan. Joaneko norgehiagoka abuztuaren 20an jokatuko da Lyonen (20:45ean), eta Donostian, itzulerakoa, abuztuaren 28an (20:45ean).

Frantziako taldeak, orain dela bederatzi urte, Reala Txapeldunen Ligatik at utzi zuen, final-zortzirenetan. 2013an mendekua hartzeko aukera izango du Gipuzkoako taldeak.

Txapeldunen Ligako atariko kanporaketak:


Olimpique de Lyon (FRA) - Reala
FC Schalke 04 (ALE) - FC Metalist Kharkiv (UKR)
Paços de Ferreira (POR) - Zenit San Petersburgo (RUS)
PSV Eindhoven (HOL) - AC Milan (ITA)
Fenerbahçe (TUR) - Arsenal FC (ING)


Dinamo Zagreb (CRO) - FK Austria Wien (AUS)
Ludogorets Razgrad (BUL) - FC Basilea (SUI)
Viktoria Pilsen (RCH) - NK Maribor (ESV)
FC Shakhter Karagandy (KAZ) - Celtic de Glasgow (ESC)
Steaua de Bucarest (RUM) - Legia de Varsovia (POL)

Joaneko norgehiagokak abuztuaren 20 eta 21ean jokatuko dira, eta itzulerakoak abuztuaren 27 eta 28an.