Itxi

Reala

Madrigalen

Reala final-laurdenetan da, Javi Rosen golari esker (0-1)

Erredakzioa

Donostiarrek Vila-real kanporatu dute, eta Racingen aurka neurtuko dituzte indarrak Kopako hurrengo hitzorduan.

1:32

Realak Kopako final-laurdenetarako txartela lortu du Vila-real taldea Madrigalen mendean hartuta (0-1). Hurrengo kanporaketan Racingen aurka neurtuko ditu indarrak Jagoba Arrasateren taldeak.

Kaskarra izan da Madrigalen lehen zatia. Aurreneko minutuak erritmorik gabekoak izan dira, eta atsedenaldiaren aurretik bakarrik animatu da partida, pixka bat.

Baloiaren jabetza Marcelinoren gizonena zen, baina jokoak ez zuen jarraipenik. Seferovicek ez du aprobetxatu Arrasate teknikariak gaurko partidan eman dion aukera. Bakar-bakarrik ibili da aurrelaria erasoan.

32. minutuan heldu da txuri-urdinen gola. "Chory" Castrok jokaldi ona egin du ezkerretik, Xabi Prietok errematatu du baloia, eta Juan Carlosek urruntzea lortu du, baina aldaratzea Javi Ros gazteari heldu zaio, eta nafarrak 0-1ekoa egin du.

Bigarren zatian, Vila-realen gola saihestea izan du Realak helburu. Kostata erdietsi du. Reala ez da baloiaren jabetza eskuratzeko gai izan, eta etxeko taldea izan da nagusi.

74. minutuan, Ucheri egindako penaltia adierazi du epaileak, okertuta. Hala ere, Perbert frantziarrak kale egin eta baloia kanpora bidali du. Azken unera arte sufritu du Realak, baina azkenean saria lortu du, final-laurdenetarako txartela eskuratuta.

Honela joan da partida eitb.com-en.

Fitxa teknikoa:

0 - Vila-real: Juan Carlos; Pantic (Mario, 59'), Musacchio, Gabriel, Jokic; Hernan Perez (Aquino, 59'), Bruno, Pina, Moi Gómez (Uche, 65'); Jonathan Pereira eta Perbet.

1 - Reala: Zubikarai; Carlos Martínez, Ansotegi, Iñigo Martinez, Jose Angel; Elustondo, Ros (Zurutuza, 60'), Gaztañaga; Xabi Prieto, Chory Castro (Griezmann, 78') eta Seferovic (Vela, 67').

Gola:

0-1. 32': Ros.