Itxi

Reala

Sardineron

Reala finalerdietan da, final-laurdenetako itzulikoa jokatu gabe

Erredakzioa

Racing Sardineroko berdegunera zelairatu da, baina ez du lehiatu, eta epaileak bertan behera utzi du final-laurdenetako itzuliko neurketa. Realaren hurrengo aurkaria, Barça.

4:11

Reala Kopako finalerdietan da. Racing taldea Sardineroko berdegunera zelairatu da, baina ez du lehiatu, eta epaileak bertan behera utzi du final-laurdenetako itzuliko neurketa.

Racingeko jokalariek Angel Lavin presidentearen dimisioa eskatu dute, eta horrelakorik gertatu ez denez ez dute partida jokatu. Dimisioa aurkeztu ezean ez zutela egingo esan zuten, eta ezezkoari eutsi diote.

Gauzak horrela, Reala Kopako finalerdietan izango da itzuliko partida jokatu gabe. Dena den, kanporaketa ondo bideratuta utzi zuen Anoetan (3-1).

Finalerdietan FC Bartzelona izango dute aurkari Jagoba Arrasateren gizonek. Joaneko partida hurrengo asteazkenean, otsailaren 5ean, jokatuko dute Camp Noun (22:00), eta itzulikoa Anoetan izango da, otsailaren 12an.

Horrela bizi izan dugu Kopako jardunaldia eitb.com-en