Itxi

Reala

BBVA Liga

Mikel Gonzalez: 'Puntuak ezinbestekoak dira'

ERREDKAZIOA

Realeko jokalariak irmo dihoaz Bartzelonara, garaipenaren bila. Espanyolen aurka jokatuko duten partidako hiru puntuak oso baliagarriak baitira zortzi puntuak eskuratu ahal izateko.

0:28

Realeko jokalariak garaipenaren bila irmo doaz. Espanyolen aurka jokatuko duten partidako hiru puntuak oso baliagarriak baitira zortzi puntuak eskuratu ahal izateko.

Ligako azken postuetatik alde egiteko gogoa nagusitzen da Realeko jokalariengan. Gaur Mikel González defentsak eta Markel Bergara erdilariak, aurki jokatuko duten Espanyolen aurkako partida esperantzarekin hartu dute.

"Puntuak ezinbestekoak ditugu, aurreko bi partidak galdu egin ditugulako eta Valentziaren aurka berdindu" adierazi du Mikel Gonzálezek gaur entrenamenduaren ostean. Seguruenik, igande honetan Gorka Elustondoren ordez jokatuko du arrasatearrak.

Baina garaipen hori lortu ahal izateko, ezinbestekotzat jotzen du erremontatzeko beharra ez izatea, denboraldiko lehen sei partidetan egin behar izan duen bezela. Berak dioenez, ‘zaila da egitea, eta are gehiago, beti ondo ateratzea’.

Markel Bergarak, jokalariaren taldekideak ere, seguruenik hasierako hamaikakoan jokatu du Bartzelonako Power8 Stadiumen. "Realak puntuak behar ditu", azaldu du elgoibartarrak, eta Kataluniara 3 puntuen bila aterako direla ziurtatu du.