Itxi

Reala

Prentsaurrekoa

Aperribay: 'Lau entrenatzaile ezberdinekin gaude hitz egiten'

Erredakzioa

Realeko presidenteak teknikari ezberdinekin negoziatzen daudela aitortu du, tartean Pepe Mel eta David Moyes. Astelehenerako itxita nahi du.

1:29

Gaur goizean Jokin Aperribay, Realeko presidentea, Zubietako prentsa aretoan izan da  aktualitate txuri-urdinari dagozkion gaiak jorratzeko eta kazetarien galdei erantzuteko.

Aperribayren esaldiak

'Etenaldia dago Ligan orain. Ondo aukeratu nahi dugu entrenatzailea; egun lau teknikari ezberdinekin hitz egiten gaude'.

'Ez ditut izen denak esango, baina gure filosofia errespetatu beharko du'.

'Pepe Melekin eta David Moyesekin hitz egiten gaude, bai'.

'Nahiago motelago joan erabaki azkarra hartu beharrean'.

'Jagobarengan konfiantza osoa genuen. Horren adibide astelehenean entrenadorerik ez genuela da'.

'Ez da egun bateko entrenatzailea izan behar'.

'Realak, fitxatzeko orduan, aspektu ekonomikoa kontuan izango du'.

Bestalde, Realaren webgunean iragartzen den bezala, Akziodunen Ohizko Batzar Nagusia abenduaren 10ean egingo da Kursaal Jauregian gai zerrenda hau  jarraituz:

Lehena.- Urteko kontuak hauek guztiak,2014ko ekainaren 30ean itxitako ekitaldiari dagokionez. Baita ere kudeaketa soziala eta emaitzaren aplikazioaren proposamena aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

Bigarrena.- 2014ko uztailetik 2015ko ekainaren 30era bitarteko ekitaldi ekonomikorako aurkezten den aurrekontua aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

Hirugarrena.- Administrazio Kontseiluari baimena ematea Batzarrak hartzen dituen erabakiak interpretatu, zuzendu, osatu, betearazi eta garatzeko, baita Batzarrarengandik jasotzen dituen ahalmenak aldatzeko, eta aipatutako erabakiak instrumentu publiko bihurtzeko ahalmenak emateko ere.

Laugarrena.- Galderak eta eskaerak. Batzarraren deialdi ofiziala BORMEn, legeak agintzen duenaren arabera egin da, 2014ko azaroaren 10a baino lehen.