Itxi

Reala

Larunbatean, Levanteren aurka

Carlos Vela eta David Zurutuza ez dira Valentziara joan

Erredakzioa

"Zazpi hilabete daramatzagu Anoetatik urrun irabazi barik, eta hori aldatu beharra dago", adierazi du David Moyesek.

1:12

Carlos Vela eta David Zurutuza ez dira taldekideekin batera joan Valentzia aldera, biek arazo fisikoak dituztelako. Realeko osasun zerbitzuen arabera, Zurutuzak  "gihar gerturatzailearen zuntz haustura moderatua" du ezkerreko izterrean, eta fisioterapia tratamendua egiten ari da.

Zerrenda ondorengo jokalariek osatzen dute: Zubikarai, Rulli, Carlos Martínez, Aritz Elustondo (34 zenbakia), Iñigo, Ansotegi, De la Bella, Yuri, Markel, Gaztañaga, Pardo, Granero, Xabi Prieto, Canales, Chory Castro, Finnbogason eta Hervías (29 zenbakia), Iker Hernández (32 zenbakia).

Realak Levanten jokatuko du larunbatean, 18:00etatik aurrera (16. jardunaldiko partida). Txuri-urdinek etxetik kanpoko aurreneko garaipena lortzea dute helburu.

David Moyes etxetik kanpoko bolada txarrarekin kezkatuta dago, eta horri amaiera eman behar diotela adierazi du: "Zazpi hilabete daramatzagu Anoetatik urrun irabazi barik, eta hori aldatu beharra dago. Mentalki indartsu izan behar dugu, eta oldarkorragoak izan. Etxetik kanpo irabazten ez baduzu, etxean partida guztiak irabaztera behartuta zaude", gaineratu du.

Alfred Finnbogasonek bi gol sartu zizkion Oviedori, Kopako partidan, eta Moyesek "ondo" ikusten du jokalari islandiarra, "konfiantzarekin".

Ustezko hamaikakoak:

Levante: Mariño, Ivan, Vyntra, Navarro, Nikos, Morales, Diop, Simao edo Sissoko, Ivanschitz, Víctor eta Barral.

Reala: Zubikarai; Carlos Martinez, Ansotegi, Iñigo Martinez, De la Bella; Bergara, Gaztañaga, Xabi Prieto; Chory Castro, Canales eta Finngobason.

Epailea: Jaime Latre Santiago

Futbol-zelaia: Ciutat de Valencia.

Ordua: 18:00etan

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea