Itxi

Reala

Sentsazioak

Prieto: 'Barçaren aurka lortutako emaitzak errepikatu nahi ditugu'

ERREDAKZIOA

Realeko kapitainak ez du uste Bartzelonak jasan dituen kritikak egiazkoak direnik, Luis Enriqueren taldea maila handia ematen ari dela uste baitu.  

  • Realaren eta Bartzelonaren aurkako norgehiagoka. Argazkia: EFE

Realeko kapitaina den Xabi Prieto baikor agertu da igande honetako Bartzelonaren aurkako neurketari begira. Aurreko urteetan Anoetan lortutako emaitza onak errepikatuko nahi ditu, eta konfiantza du horretan.

“Ea partida ondo datorkigun, hala ere, urtea ondo hasteko ez da aurkari batere erraza. Aurreko denboraldietan irabazi egin diegu, eta emaitza hori errepikatu nahi dugu”, adierazi du erdilari txuri-urdinak gabonetako geldialdiaren ondorengo lehen entrenamenduan.

Realeko kapitainak ez du uste Bartzelonak jasan dituen kritikak egiazkoak direnik, Luis Enriqueren taldea maila handia ematen ari dela uste baitu.

“Real Madriletik bakarrik lau puntutara egotea, ez dut uste alarma pizteko egoera denik. Nik ondo ikusten dut Bartzelona, eta jakin badakigu, igandean une batez oharkabetzen baldin bagara, alde handiarekin nagusituko direla”, azaldu du Prietok.

Partida “gogorra eta berezia” espero du txuri-urdinak eta batez ere, Ligako handienetako baten aurrean, ederto aritzea. Kapitainak gogorarazi duenez, Real Madrilen eta Atleticoren aurka ere, emaitza ederrak lortu zituzten, partidak irabaziz. Beraz, Errege Kopako hitzorduez beteriko hilabete honetan garaipen horrek sekulako bultzada suposatuko lukeela nabarmendu du.

 

du du.