Itxi

Reala

Puntu banaketa

Gol asko eta oso futbol gutxi Almerian (2-2)

Leire Etxazarra | eitb.eus

Realak puntu bat atera du Almeriatik, hasiera-hasieratik maldan gora jarri zaion partidan. Imanol Agirretxe eta Sergio Canales izan dira donostiarren golegileak.

Realak eta Almeriak bina egin dute Juegos del Mediterraneo zelaian jokatutako partidan. Txuri-urdinak birritan izan dira atzetik markagailuan, baina Agirretxek eta Canalesek egindako golei esker neurketa berdintzea lortu dute.

Lehen 45 minutuak oso eskasak izan dira bi taldeen aldetik: erasoan ezer gutxi egin dute eta futbola ez da inondik inora agertu. Hala eta guztiz ere, baloia hirutan sartu dute ate barruan. Harritzekoa.

Aurreko neurketarekin alderatuta, David Moyesek bi aldaketa egin ditu hasierako hamaikakoan: Ansotegi eta Zurutuza atera ditu, Mikel Gonzalezen eta Xabi Prietoren ordez.

Partida oso goiz jarri zaie maldan gora donostiarrei: 2. minutuan, epaileak penaltia adierazi du Rullik Thievy area barruan bota duela ikusita. Penalti argia izan da, zalantzarik gabekoa. Penaltia Verzak jaurti du, eta baloia barrura joan da, Rullik jaurtiketa igarri dion arren.

27. minutuan iritsi da Realaren berdinketa: Granerok falta bat atera, baloia area barruan jarri du eta Agirretxek buruz ukitu du atzerantza. Baloia ate barruan sartu da, Julianen huts ikaragarriaren ondorioz.

Gipuzkoarren jokoak hobera egin du apurka-apurka, 40. minutua iritsi arte. Thievyk jokaldia egin du ezkerreko hegalean, Zaldua eta Iñigo gainditu ditu eta bere erdiraketa Hemedek errematatau du, 2 eta 1ekoa egiteko.

Canalesek berdinketa

Bigarren azatia hasi eta berehala lortu dute Realekoek partida berriro berdintzea. Xabi Prietok pase bikaina eman dio Canalesi eta honek, abiaduraz, Julian atezaina gainditu eta gola egin du.

63.ean Xabi Prietok berak eskura izan du hirugarrena egitea, urrutitik egindako jaurtiketa indartsuaren bitartez, baina atezainak oraingoan erantzun bikaina eman dio. Rullik ere izan du bere trebezia erakusteko aukera, Hemedek 71. minutuan egindako jaurtiketan.

Azkenean, bi taldeek ontzat eman dute berdinketa, eta partida binakoarekin amaitu da.

Fitxa teknikoa:

2 - Almeria: Julián Cuesta; Michel Macedo, Fran Vélez, Dos Santos, Dubarbier; Verza, Corona, Soriano (Édgar, 65. min); Wellington Silva (Jonathan Zongo, 80. min), Thievy (Thomas, 89. min) eta Hemed.

2 - Reala: Rulli; Zaldúa, Iñigo Martínez, Ansótegi, Yuri; Zurutuza (Xabi Prieto, 46. min), Rubén Pardo, Granero, Canales (Hervías, 63. min), Chori Castro (Finnbogason, 79. min); eta Agirretxe.

Golak: 1-0, 5. min: Verza, penaltiz; 1-1, 27. min: Agirretxe; 2-1, 40. min: Hemed; 2-2, 48. min: Canales.

 

nales.