Itxi

Reala

Porrota Las Palmasen

David Moyes: 'Ez nago kezkatuta, horrelakoetara ohituta nago'

Agentziak | Erredakzioa

Realeko entrenatzaileak ziurtatu duenez, "denboraldia amaitzeko" eta bere lana egiteko dago talde txuri-urdinean. Bere ustez, jokalariak “gaur erakutsitakoa baino hobeak dira”.

1:59

David Moyes Realeko entrenatzaileak esan du bere jokalariek Las Palmasen erakutsitakoa baino "hobeto" egin bahera dutela, eta berak, entrenatzailea bezala, "ere bai". Las Palmasen garaipena kanariarrek "euren aukerak aprobetxatzearen ondorioa" izan dela azaldu du.

Eskoziarrak gaineratu du Realak Imanol Agirretxeren golengan duen dependentzia gainditu behar duela. Bere iritziz, taldeak ez zituen kanariarren erasoak ondo defendatu.

Moyesek argi hitz egin du: "Munduko entrenatzaile guztiak kezkatuta egongo lirateke egoera honetan, baina nik ez daukat kezkarik, horrelakoetara ohituta nago".

"Denboraldia luzea da eta konfiantza daukat jokalariengan, baina euren kalitatea erakutsi behar dute", azaldu du eskoziarrak. Bere ustez, taldeak "aukerak" izan zituen lehen 15 minutuetan, baina ez zituen aprobetxatu. Beste partida batzuetan gehiago merezi izan dute, "baina ez gaur".

Realeko entrenatzaileak azpimarratu duenez, "denboraldia amaitzeko" eta bere lana egiteko dago talde txuri-urdinean. Bere ustez, jokalariak "gaur erakutsitakoa baino hobeak dira".

o hobeak dira".