Itxi

Reala

Igandean, 18:15ean

Realak Kopako kanporatzea ahaztu nahi du Vila-realen aurka

Agentziak | Erredakzioa

Partida Anoetan jokatuko da, igandean, 18:15ean. Agirretxe eta Granero hasierako hamaikakora itzuliko dira.

1:21

Realak igande honetan, 18:15ean, jokatuko du Vila-realen aurka Anoetan. Errege Kopatik kanporatuta geratu izana ahaztu nahi du talde txuri-urdinak eta Ligan hirugarren garaipena jarraian lortzen saiatuko dira.

Norgehiagoka honetarako Alberto De la Bella baja izango da, baina Yuri Berchiche berreskuratuko du Eusebiok. Bestalde, Imanol Agirretxe eta Esteban Granero hasierako hamaikakora itzuliko dira, Kopan atseden haru ostean. Granero Illarramendiren laguntzailea izango da zelai erdian.

Vila-real baja askorekin iritsiko da Anoetara. Sergio Asenjo, Daniele Bonera, Mario Gaspar, Bojan Jokic, Leo Baptistao eta Adrian Lopez baja izango dira, baina Tomas Pina eta Jaume Costa berreskuratuko ditu Marcelino Garcia Toral entrenatzaileak.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Rulli; Elustondo, Diego Reyes, Iñigo, Yuri; Illarramendi, Granero, Xabi Prieto; Canales, Vela, Agirretxe.

Vila-real: Areola; Rukavina, Musacchio, Víctor Ruiz, Jaume Costa edo Adrian Marin; Bruno Soriano, Manu Trigueros, Denis Suarez, Jonathan Dos Santos; Soldado, Bakambu.

Epailea: Del Cerro Grande.

Zelaia: Anoeta.

Ordutegia: 18.15ean.

rong> 18.15ean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala