Itxi

Reala

Igandean, 16:00etan

Realak garaipena lortu nahi du Valentziaren aurka

Agentziak | Erredakzioa

Partida igandean jokatuko da Anoetan, 16:00etan. Canales, Agirretxe, Zurutuza, Granero eta Illarramendi baja izango dira.

  • REala-Valentzia. Argazkia: EFE

    Iragan denboraldiko Reala-Valentzia partidan. Argazkia: EFE

Realak Valentziaren aurka jokatuko du igande honetan, Anoetan, 16:00etan. Partida honetarako, talde txuri-urdinak baja asko ditu, baina etxean jokatzen duten urteko lehen partida da, eta garaipena lortu nahi dute. Valentziak, bestalde, Gary Nevillek zuzentzen duenetik ez du Ligan garaipenik lortu eta horixe du helburu.

Canales, Agirretxe, Zurutuza, Granero eta Illarramendi baja dira. Markel Bergara, aldiz, jokatzeko prest dago Lehiaketa Batzordeak Vallekasen ikusitako txartel horia baliorik gabe utzi baitzuen.

Bestalde, Valentziak garaipena oparitu nahi dio Gary Neville entrenatzaileari. Shkodran Mustafi da Valentziaren berritasun nagusia deialdian. Alemaniarrak hasieratik jokatuko du defentsaren erdian.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Rulli; Carlos Martinez, Elustondo, Iñigo Martinez, Yuri; Reyes, Bergara, Xabi Prieto; Bruma, Vela, Jonathas

Valentzia: Jaume Domenech; Barragan, Mustafi, Abdennour, Cancelo; Parejo, Enzo Perez, Danilo, Santi Mina, De Paul, Alcacer.

Epailea: Hernandez Hernandez.

Zelaia: Anoeta.

Ordua: 16.00etan.

rong>16.00etan.

rong>16.00etan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala