Itxi

Reala

Cornella-El Praten (20:30ean)

Reala eta Espanyol, jaitsiera postuetatik aldentzera

Agentziak | Erredakzioa

Gaur neurtuko dituzte indarrak bi taldeek Cornella-El Praten, 20:30ean. Perikitoak jaitsiera postuetatik puntu bakarrera daude, eta txuri-urdinak hiru puntura.

  • Espanyol-Reala. Argazkia: EFE

    Iragan denboraldiko Espanyol-Reala partidako irudia. Argazkia: EFE

Realak Espanyolen aurka jokatuko du astelehen honetan Cornella-El Prat zelaian, 20:30ean. Bi taldeek helburu bera dute BBVA Ligako 23. jardunaldiko partida honetan; jaitsiera postuetatik aldentzea. Txuri-urdinak jaitsiera postuetatik hiru puntura daude, eta perikitoak puntu bakarrera.

Eusebio Sacristan Realeko entrenatzaileak ez du garaipenik lortu etxetik kanpo jokatu dituen partidetan eta Bartzelonan lehen garaipen hori lortzea espero du. Partida honetarako, Granero, Yuri Berchiche eta De la Bella jokatzeko prest izango ditu Eusebiok. Zurutuza eta Agirretxe, ordea, baja izango dira oraindik min hartuta daudelako.

Espanyolen egoera ez da xamurra. Constantin Galca taldea zuzentzen hasi zenean emaitzak onak izan ziren, baina azken jardunaldietan bolada txarrean sartu dira perikitoak. Realaren aurkako partidarako Felipe Caicedoren baja garrantzitsua izango du Espanyolek. Victor Sanchez ere baja izango da. Bestalde, Galcak Gerard Moreno, Marco Asenio, Burgui eta Victor Alvarez jokatzeko prest izango ditu. Ruben Duarte, Cañas eta Paco Montañes deialditik at geratu dira.

Ustezko hamaikakoak:

Espanyol: Arlauskis; Javi Lopez, Alvaro, Oscar Duarte, Victor Alvarez; Joan Jordan, Diop; Hernan Perez, Marco Asensio, Burgui eta Gerard Moreno.

Reala: Rulli; Zaldua, Mikel, Iñigo Martinez, Hector Hernandez; Illarramendi, Bergara, Xabi Prieto; Vela, Bruma eta Jonathas.

Epailea: Jaime Latre.

Zelaia: Cornella-El Prat.

Ordutegia: 20.30ean.

rong> 20.30ean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala