Itxi

Reala

0-5 Espanyolen kontra

Eusebio: 'Hau dela bidea pentsatu behar dugu'

Agentziak | Erredakzioa

Sportingen aurka 5-1 galtzeak taldea berpiztu zuen etxetik kanpoko partidetarako, entrenatzaile txuri-urdinaren aburuz.

  • Eusebio

    Eusebio

Eusebio Sacristan Realeko entrenatzailea pozik azaldu zen prentsa aretoan bere taldeak Espanyoli 0-5 irabazi ostean Cornella-el Prat futbol-zelaian, 'garaipen honek indarrak hartzeko balio behar du. Irabazteko merituak egin ditugu'.

Eusebiok argi du aurrerantzean zer egin behar duten, 'hau da jarraitu behar dugun bidea, buru belarri egin behar dugu lan, umiltasunez, bide beretik eta pixkanaka-pixkanaka gora egin sailkapenean'.

Teknikari txuri-urdinarentzat Xixoneko 5-1ekoa zerbaiterako balio izan zuen. 'Galtzeak min egiten du, eta gol zaparrada jasotzen baduzu are eta gehiago. Baina ikasteko ere balio du eta Sportingen kontrako porrotari esker aldatu behar izan genuen eta orain beste bi garaipen ditugu'.

raipen ditugu'.