Itxi

Reala

3-0

Atletico Madrilek Realaren bolada ona moztu du

Erredakzioa

Koltxoneroek 3-0 irabazi diote talde txuri-urdinari Calderonen. Simeonek zuzentzen duen taldea jaun eta jabe izan da, eta merezitako garaipena lortu du. Reala ezinean ibili da.

  • Atlético Madril-Reala. Argazkia: EFE

    Realak 3-0 galdu du Atletico Madrilen aurka. Argazkia: EFE

Realak porrota jaso du Atletico Madrilen aurka (3-0) Vicente Calderonen eta bost partida jarraian galdu gabeko boladari agur esan dio. Atleticoren aurka jokatu aurreko bost partidetatik, lau irabazi ditu, eta bakarra berdindu du talde txuri-urdinak.

Atletico Madril jaun eta jabe izan da lehen minututik. Reala lokartuta zelairatu da, eta hasieratik Simeoneren taldea abaguneak sortzen hasi da. Bigarren minutuan Saulek eman du lehen abisua gora joan den jaurtiketa batekin; jarraian, Mikel Gonzalezek Viettoren gola eragotzi du. Koltxoneroak nagusi izan dira, eta zortzigarren minutuan, gola sartzea lortu dute. Kokek jokaldi ona egin, eta erdiratu ostean Diego Reyesek bere atean sartu du 1-0ekoa.

Gola jaso ostean, Realak ez du erreakzionatu eta Atleticok erabateko nagusitasuna azaldu du. Madrileko taldeak hainbat abagune izan ditu abantaila handitzeko, baina Rulliren geldituen eta koltxoneroen punteria  faltaren ondorioz, partida 1-0eko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.

Bigarren zatia hasi bezain laster utzi du orgehiagoka erabakita Atletico Madrilek. De la Bellak eta Reyesek huts egin dute baloia ateratzerakoan eta Atleticok 2-0koa sartu du Saul Ñiguezen bitartez. Simeonek zuzentzen duen taldeak bigarren gola lortu ondoren ere ez dira esnatu txuri-urdinak. Atletico Madril eroso ibili da bigarren zatian ere, eta 60. minutuan, hirugarren gola sartu du. Griezmannek penaltiz sartu du 3-0ekoa. Jokalari frantziarrak ez du ospatu bere talde ohiari sartutako gola.

Realak ez du abagunerik sortu lehen zatian eta bigarrenean izan duen lehen aukera 62. minutuan iritsi da; Velak, ordea, ez du Oblak atezainaren aurrean asmatu. Hurrengo jokaldian, Diego Reyesen erremateak zutoina jo du. Bi abagune horiekin txuri-urdinak esnatu egin direla ematen izan du, baina ez da hala izan. Gainera, Atleticok gol gehiago sartzeko abaguneak izan ditu azken minutuetan, baina zuri-gorriek ez dute Rulliren aurrean asmatu eta Atletico Madrilek garaipena lortu du, 3-0eko emaitzarekin.

Fitxa teknikoa:

3 - Atletico Madril: Oblak; Juanfran, Gimenez, Godin (Lucas, 53. min), Filipe; Saul, Augusto, Gabi (Oliver, 75. min), Koke; Griezmann (Correa, 61. min) eta Vietto.

0 - Reala: Rulli; Elustondo, Mikel, De la Bella, Hector (Vela, 58. min); Reyes, Illarra; Bruma (Capilla, 82. min), Granero (Pardo, 57. min), Xabi Prieto; eta Jonathas.

Golak: 1-0, 8. min: Diego Reyes, bere atean . 2-0. 46. min: Saul. 3-0, 60. min: Griezmann, penaltiz.

Epailea: Hernandez Hernandez.

ndez Hernandez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala
  • Madril gaur