Itxi

Reala

0-0

Realak puntu bat eskuratu du Madrigalen

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak golik gabe (0-0) berdindu du Vila-realen aurka, partida on bat jokatuta. Gipuzkoarrek izan dituzte abagune onenak, baina ez dute aurkariaren ate aurrean asmatu.

Realak golik gabe (0-0) berdindu du Vila-realen aurka Madrigalen. Txuri-urdinek partida ona jokatu eta abagune onenak izan dituzte, baina ez dute aurkariaren ate aurrean asmatu eta puntu bakarra eskuratzearekin konformatu behar izan dira.

Erritmo motela izan du norgehiagokak hasieratik eta abaguneak ere eskasak izan dira bi taldeen aldetik. Lehen aukera Realak izan du korner jaurtiketa baten bitartez, baina Elustondok bigarren zutoinean egindako errematea gutxigatik kanpora joan da. Vila-realen erantzuna 22. minutuan etorri da Soldadoren erremate baten bitartez; Rullik, ordea, erantzun ona eman eta jaurtiketa desbideratu du. Lehen zatia amaitu orduko, txuri-urdinek markagailuan aurrea hartzeko aukera izan dute. Yurik pase dotorea eman dio Zurutuzari, hau ez da fin ibili area barruan eta Asenjo atezainak ez dio errematea egiteko aukerarik eman.

Bigarren zatiaren hasieran izan ditu Realak lehen gola sartzeko abaguneak. 47. minutuan Markel Bergararen jaurtiketa gutxigatik kanpora joan da, eta 60. minutuan, Asenjok buruz burukoa atera dio Velari, txuri-urdinen gola eragotzita. Ondoren, partida jaberik gabeko minutuetan sartu da, eta bi taldeetako batek ere ez du gol aukerarik sortu. Etxeko taldeak izan du azken minutuetako abagunerik onena 84. minutuan, baina Rullik Vila-realen gola eragotzi du Bakamburen errematea desbideratuta. Amaieran, golik gabeko berdinketa Vila-realen eta Realaren artean.

Fitxa teknikoa:

0 - Vila-real: Asenjo, Mario, Bailly (A. Marin 65. min), V. Ruiz, Rukavina; Bruno, Pina (Dos Santos 57. min), Denis Suarez, Castillejo; Soldado (Adrian Lopez 67. min), Bakambu.

0 - Reala: Rulli, Zaldua, Elustondo, Iñigo, Yuri; Markel Bergara, Illarra, Diego Reyes (X. Prieto 82. min); Vela (Hector Hernandez, 89. min), Zurutuza, Oyarzabal (Bautista, 92. min).

Epailea: Fernandez Borbalan.

ndez Borbalan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala