Itxi

Reala

Igandean, 18:30ean

Realak eta Osasunak garaipena lortu nahi dute Anoetako derbian

Erredakzioa

Txuri-urdinek hiru puntuak nahi dituzte laugarren postuagatik borrokan jarraitzeko eta gorritxoek garaipena eskuratu gura dute salbaziora gerturatzeko.

  • Osasuna-Reala. Argazkia: EFE

    Lehen itzuliko Osasuna-Reala partidako irudia. Argazkia: EFE

Realak eta Osasunak derbia jokatuko dute igande honetan Anoetan, 18:30ean. Txuri-urdinek garaipena lortu nahi dute Txapeldunen Ligako postuetan sartzeko borrokan sendo jarraitzeko. Osasunak, aldiz, hiru puntuakeskuratu nahi ditu salbaziora gerturatzeko.

Donostiako taldeak Iñigo Martinezen baja izango du partida honetarako, baina Yuri Berchiche jokatzeko prest egongo da Real Madrilen aurka partida bateko zigorra bete ostean.

Osasunan debuta egingo du Salvatore Sirigu atezainak. Italiarra neguko merkatuan fitxatu du talde gorritxoak. Mario Fernandez eta Nauzet atezainak min hartuta daude, eta baja dira. Nikola Vujadinovic da beste fitxaketatko bat eta Osasunak Raoul Loe ere fitxatu du, baina azken honek ezin du jokatu oraindik. Vasiljevic entrenatzaileak jokatzeko prest izango du Fausto Tienza eta atsedena eman dio Oriol Rierari.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Rulli; Zaldua, Elustondo, Navas, Yuri; Illarramendi, Zurutuza, Prieto; Juanmi, Oyarzabal eta Willian Jose.

Osasuna: Sirigu; Tano, Oier, Unai Garcia; Alex Berenguer, Fausto Tienza, Causic, Clerc; Roberto Torres, De las Cuevas; eta Sergio Leon.

Epailea: Jaime Latre.

Zelaia: Anoeta.

Ordua: 18.30ean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala
  • Osasuna