Itxi

Reala

Ostiralean, 20:45ean

Realak garaipenaren bidera itzuli nahi du Betisi irabazita

Agentziak | Erredakzioa

Etxeko kanpoko partidei dagokionez, puntu gehien lortu dituen bigarren taldea da Eusebiorena, Bartzelonaren atzetik.

  • Bi taldeek lehen itzulian Anoetan jokatutako partidaren irudia. Argazkia: Efe.

    Bi taldeek lehen itzulian Anoetan jokatutako partidaren irudia. Argazkia: Efe.

Realak etxetik kanpo ohi duen maila eman nahi du Betisen estadioan, Anoetan Eibarren aurka, eta luzapenean, galdutako bi puntuak lehenbailehen berreskuratzeko.

Reala Ligako bigarren taldetik onena da etxetik kanpoko neurketetan, Bartzelonaren atzetik. Donostiarrek Real Madrilen eta Sevillaren antzeko etekina atera diete Anoetatik urrun jokatutako norgehiagokei.

Txuri-urdinen artean, Willian Josek lesionatuta jarraitzen du, eta azken partidetan bere ordez aritu dena, Juanmi, zigortuta dago Eibarren aurkako derbian txartel gorria atera ziotelako. Hala ere, baliteke Apelazio Batzordeak zigorra kentzea.

Eusebiori ordezko gutxi geratzen zaizkio aurrean jokatzeko, eta, ziurrenik, Jon Bautista Sanseko jokalaria erabiliko du hasieratik. Ondorioz, Carlos Vela izango da erreferentea aurrean, Eibarren aurka gola egin zuen mexikarrak eta dagoeneko zazpi egin ditu.

 

Ustezko hamaikakoak

Betis: Adán; Piccini, Bruno, Pezzella, Tosca, Durmisi; Petros, Brasanac, Dani Ceballos; Rubén Castro eta Sanabria.

Reala: Rulli; Zaldua, Navas, Iñigo Martínez, Yuri; Illarramendi, Zurutuza, Canales; Jon Bautista, Carlos Vela eta Oyarzábal.

Epailea: Ignacio Iglesias Villanueva (Galiziako Batzordekoa).

Estadioa: Benito Villamarín.

Ordua: 20.45ean.

: 20.45ean.