Itxi

Reala

3-2, Barçaren aurka

Realak porrota jaso du Camp Noun gehiago merezi izan duen arren

Erredakzioa

Txuri-urdinek partida ona jokatu dute, baina Bartzelonak 3-2 irabazi du. Porrot honekin, donostiarrak Europako postuetatik at daude berriro.

  • Messi eta Zurutuza. Argazkia: EFE

    Messi eta Zurutuza, Bartzelona-Reala (3-2) partidan . Argazkia: EFE

Realak 3-2 galdu du Bartzelonaren aurka Camp Noun eta porrot honen ondorioz, txuri-urdinak Europako postuetatik at daude berriro. Athleticek ostiralean irabazi egin zuen eta Reala gainditu du LaLigako sailkapenean.

Lehen zatia oso eroa izan da. Bi taldeek erasora jo dute, eta abagune dexente sortu dituzte. Lehen abisua Realak eman du 4. minutuan, baina Piquek gola eragotzi du baloia atepetik aterata. Ondoren, 12. minutuan Rullik bi gelditu on egin dizkie Andre Gomesi eta Alcacerri. Jarraian, Oyarzabalek abagune argia izan du, baina ez du errematea ondo egin Ter Stegen atezainaren aurrean. Reala ondo ibili da, baina 16. minutuan Bartzelonak 1-0ekoa sartu du Messiren bitartez. Alcacerrek jokaldi ona egin du, eta argentinarrak ez du barkatu Rulliren aurrean. Gola jaso arren Realak bere jokoa egiten jarraitu du. Eusebiok zuzentzen duen taldeari kosta egin zaio abaguneak sortzea, baina Bartzelonak ere ez du arazo gehiegitan jarri donostiarren defentsako lerroa. Partida parekatuta egon da, eta bi taldeetako batek ere ez du lortu aurkaria baino gehiago izatea. Norgehiagokako 36. minutuan, ordea, Rullik Luis Suarezen jaurtiketa desbideratu eta aldaratzean Messik sare barrura bidali du baloia (2-0). Gaizki egin du errematea Barçako aurrelariak, baina atetik gertu egon da, eta ez du huts egin. Bigarren gola hartu eta ia segituan, 39. minutuan, aldeak murriztu ditu Realak; Iñigo Martinezek errematea egin du area barruan eta Umtitik bere atean sartu du 2-1ekoa. Pozak, ordea, ez dio asko iraun Realari Alcacerrek 3-1ekoa egin baitu atsedenaldira iritsi aurretik.Ematen izan du txuri-urdinak bi goleko desbantailarekin joango direla atsedenaldira, baina 45. minutuan Xabi Prietok aldeak murriztea lortu du (3-2) Willian Joseren pase dotorea bikain errematatuta.

Bigarren zatian jaun eta jabe izan da Reala. Talde txuri-urdina baloiaren jabe egin da, eta nagusi izan da Bartzelonaren aurrean. Nagusitasun horrek abaguneak izatea ekarri dio Realari eta Bartzelona ezinean ibili da. Neurketako 73. minutuan Ter Stegenek Iñigo Martinezek ia zelai erditik egin duen falta jaurtiketa desbideratu du kornerrera eta jarraian Willian Josek buruz egin duen errematea oso gutxigatik kanpora joan da. Yurik izan du azken minutuan partida berdintzeko abagune argia, baina jokaldi ona egin ostean, bere jaurtiketa kanpora bidali du. Amaieran, hiru puntuak Bartzelonak eraman ditu.

Fitxa teknikoa:

3 - Bartzelona: Ter Stegen; Sergi Roberto, Piqué, Umtiti, Alba; Busquets, André Gomes (Iniesta, min.69), Rakitic; Messi, Suárez y Paco Alcácer (Denis Suárez, min.80).

2 - Reala: Rulli; Zaldua, Navas, Iñigo Martínez, Yuri; Illarramendi, Zurutuza (Granero, min.84), Xabi Prieto; Oyarzabal, Vela (Canales, min.62) y Willian José (Bautista, min.79).

Golak: 1-0: Messi, min.17. 2-0: Messi, min.36. 2-1: Umtiti (b.a.), min.42. 3-1: Paco Alcacer, min.44. 3-2: Xabi Prieto, m. 46+

Epailea: Martinez Munuera.

inez Munuera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala