Itxi

Reala

Igandean, 12:00etan

Realak garaipena behar du Europako postuetara itzultzeko

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak Deportivoren aurka jokatuko du igande honetan, 12:00etan, Anoetan. Odriozola eta Juanmi dira deialdiko berritasunak.

  • Reala. Argazkia: EFE

    Reala. Argazkia: EFE

Realak Deportivoren aurka jokatuko du igande honetan, 12:00etan, Anoetan. Txuri-urdinak sailkapeneko zazpigarren postuan daude Athleticengandik (6.) puntu bakarrera eta Vila-realengandik (5.) bi puntura.

Eusebio Sacristanek zuzentzen duen taldeak garaipena behar du Europako postuetara itzultzeko. Odriozola jokatzeko prest egongo da lesioa gainditu ostean eta Juanmi deialdian sartu da Camp Noun partida bateko zigorra bete ondoren. Deialditik at geratu dra Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Markel Bergara, Gaztañaga, David Concha eta Agirretxe.

Bestalde, Deportivo saiatuko da ia erabateko salbazioa emango liokeen garaipena lortzen. Galiziarrek Carles Gil, Alejandro Arribas eta Guilherme dos Santos jokalarien bajak izango ditu. Pepe Mel entrenatzaileak, ordea, jokatzeko prest izango du Fernando Navarro.

rnando Navarro.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala