Itxi

Reala

Azken jardunaldia

Eusebio Sacristan, 'bosgarren postua lortzeko' zentratuta

Agentziak | Erredakzioa

Realeko entrenatzailea ziur da "taldeak denboraldian egindako lanak merezitako saria izango duela".

  • Eusebio Sacristan. Argazkia: EiTB.

    Eusebio Sacristan. Argazkia: EiTB.

Eusebio Sacristan Realeko entrenatzaileak adierazi duenez, bere pentsamendu bakarra igandean Celtari irabaztea da "bosgarren postuaren helburua lortu ahal izateko".

Sacristanek prentsaurrekoa eman du Realaren entrenamenduaren ostean, eta ziur agertu da "denboraldian egindako lanak merezitako saria izango duela".

Jakin badaki ez dela erraza izango, nahiz eta aurkariak ezer jokoan izan ez. Baina Eusebiok argi dauka galiziarrek "euren zaleei garaipen bat eskaini nahi izango dietela".

zango dietela".