Itxi

Reala

Zubietan

Reala lanera itzuli da Gironaren aurkako partida prestatzeko

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak lan-saioa egin du astelehen honetan Zubietan. Selekzioekin dauden zazpi jokalari falta izan dira entrenamenduan.

  • Reala. Argazkia: EiTB

    Realaren entrenamendua. Argazkia: EiTB

Reala lanera itzuli da astelehen honetan Zubietan, asteburuan jai izan ostean. Txuri-urdinak, ostiralean Gironaren aurka (21:00etan, Montilivin) jokatuko duten partida prestatzen hasi dira.

Taldea Jose Luis Orbegozo zelaian entrenatu da. Selekzioekin dauden Odriozola, Illarramendi, Carlos Vela, Januzaj, Kevin Rodrigues, Oyarzabal eta Igor Zubeldia falta izan dira. Bestalde, Imanol Agirretxek eta Jon Guridik euren sendatze-planarekin jarraitzen dute. Asteartean, 11:00etan egingo du hurrengo entrenamendua Realak.

Asteko plana:

Asteartea: 11:00, Zubieta (ateak itxita).

Asteazkena: 11:00, Zubieta (ateak itxita).

Osteguna: 12:00, Zubieta (ateak itxita).

Osirala: Girona FC – Reala, 21:00etan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala