Itxi

Reala

Europa Liga

Rosenborgek garaipenarekin ospatu du ligako titulua Realaren bisita jaso aurretik

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak norvegiarren aurka jokatuko du ostegunean Europa Ligako partida. Iragan astean liga irabazi zuten, eta asteburu honetan etxean ospatu dute Vikingi 2-0 irabazita.

  • Rosenborg. Argazkia: EiTB

    Rosenborg. Argazkia: EiTB

Rosenborg Norvegiako Ligako txapeldun izendatu zen iragan astean eta 25. aldiz izendatu zen txapeldun. Asteburu honetan etxean ospatu du titulua Viking taldeari 2-0 irabazita.

Realak ostegun honetan jokatuko du Rosenborgen aurka Lerkendal zelaian Europa Ligako multzoen faseko bosgarren jardunaldiko partida. Talde norvegiarra ligako txapelduna da jada eta jardunaldi bat falta zaio Liga amaitzeko.

Talde txuri-urdinak nahikoa du berdinketa batekin final-hamaseirenetara sailkatzeko, baina porrot batek sailkapena zaildu diezaioke Realari, azken jardunaldian Zeniten aurka jokatzen baitu eta Rosenborgek Vardar ahula izango baitu aurkari.