Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Final-laurdenak

Kolonbia kanporatu du Brasilek, baina Neymar gabe geratu da

Erredakzioa

Brasileko aurrelariak ezin izango du Munduko Txapelketan jarraitu, Carlos Zuñigak emandako belaunkada baten ostean.

  • Neymarrek zelaia utzi behar izan zuen / EFE.

    Neymarrek zelaia utzi behar izan zuen / EFE.

Brasil Kolonbiari gailendu zitzaion, baina bidean Neymar galdu zuen. Kolonbiako selekzioak agerian utzi zuen anfitrioia, baina Brasilek garaipena eskuratu zuen, estrategia jokaldiei esker. Gainera, Canarinhako izarra lesionatu zen.

Brasileko selekzioak magiarik gabe jokatu zuen, erlojuari begira. James Rodriguezen gola, 82. minutuan, ez zitzaion ezertarako balio Kolonbiari, eta negarrez bukatu zuen partida. Brasilentzat, aldiz, nahikoak izan ziren bi atzelariren golak (Thiago Silva eta David Luiz), finalerdietan Alemaniaren kontrako jokatzeko txartela eskuratzeko.

Neymar lau eta sei aste artean geldirik egon beharko da, Carlos Zuñigak bizkarrean eman zion belaunkada baten ostean. Munduko Txapelketa osoa galduko du.

FITXA TEKNIKOA

Brasil: Julio Cesar; Maicon, Thiago Silva, David Luiz, Marcelo; Fernandinho, Paulinho (Hernanes, 86. min); Oscar, Neymar (Henrique, 88. min), Hulk (Ramires, 82. min) eta Fred.

Kolonbia: Ospina; Armero, Yepes, Zapata, Zúñiga; Sánchez, Guarín, Cuadrado (Quintero, 80. min), James, Ibarbo (Adrián Ramos, 46. min) eta Teófilo Gutiérrez (Bacca, 70. min).

Golak: 1-0, 7. min: Thiago Silva. 2-0, 68. min: David Luiz. 2-1, 80. min: James Rodríguez, penaltiz.