Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

SARIAK

Mbappe, Munduko Txapelketako golegile nagusia

EITB MEDIA

Frantziako selekzioko aurrelariak saria irabazi du sartutako 8 golei esker. Finalean lortu dituen hiru golak erabakigarriak izan dira zerrendaren gailurrean bukatzeko, Messik 7 gol sartu baititu.

  • Kylian Mbappe

    Kylian Mbappe. Argazkia: EFE

Kylian Mbappe izan da Qatarko Munduko Txapelketako golegile nagusia. Frantziako selekzioko jokalariak 8 gol sartu ditu, zerrendan bigarren izan den Messik (Argentina) baino gol bat gehiago. Hirugarren postuan Julian Alvarezek (Argentina) eta Olvier Giroudek (Frantzia) bukatu dute launa golekin.

Bi izarren arteko lehia estua izan da. Mbappek finalean sartutako hiru golek eman diote saria frantziarrari, bi jokalariak bosna golekin iritsi baitira finalera. Messik, argentinarren kapitainak, bi gol lortu ditu bere selekzioari titulua eman dion partidan.

Messi, jokalari onena

Leo Messik txapelketako eta finaleko jokalari onenaren saria irabazi du. Argentinarren 10 zenbakiak bere selekzioa gidatu du duela 36 urte irabazten ez zuten titulua lortzera.

Messirena ez da hegoamerikarrek irabazi duten sari bakarra. 'Dibu Martinez' atezaina, erabakigarria txapelketan zehar, "Atezain onenaren saria" irabazi du. Bestalde, Enzo Fernandez erdilariak "Jokalari gazte onenaren" saria eskuratu du.