Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

MULTZOEN FASEA

Japoniak 5-0 irabazi dio Zambiari

EITB MEDIA

Japoniako futbol selekzioak 5-0 irabazi dio Zambiari FIFAren Munduko Kopako C multzoko lehen jardunaldian, Miyazawak (2), Tanakak, Endok eta Uekik egindako golei esker.

  • Japoniako selekzioko jokalariak

    Japoniako selekzioko jokalariak

Japoniako selekzioak garaipen erosoa erdietsi du Zambiaren aurka, 5-0 emaitzarekin, Australiako eta Zeelanda Berriko Munduko Txapelketan. Hinata Miyazawa (bi golekin), Mina Tanaka, Jun Endo eta Riko Ueki izan dira golegileak

Zigorra handiagoa izan zitekeen, bi taldeen arteko maila aldea oso handia izan baita. Besteak beste, Tanakari bi gol baliogabetu dizkiote, adierazitako eta VARek zuzendutako penaltia egon da, Japoniak, bestalde, 22 jaurtiketa egin ditu eta horietatik 9 Zambiaren atera iritsi dira. Zambia, berriz, alderdi estatistiko negatiboetan bakarrik izan da nagusi: faltak, txartel horiak, ateko sakeak, geldialdiak, aldaratzeak eta baloi galduak.

Bi taldeen arteko FIFA rankingeko hirurogeita sei postuen aldea partidaren lehen minutuetatik nabaritu da, eta Japoniako selekzioak bere nagusitasuna ezarri du.

Miyazawak Japoniako taldea aurreratu du lehen zatian gol bat sartuta, eta bigarren zatia gol festa bihurtu da Japoniako selekzioarentzat. Bigarren zatiko golegileak Tanaka (55. m), Miyazawa (62. m), Endo (71. m) eta Ueki (101. m) izan dira.

Fitxa teknikoa:

0 – Zambia: Catherine Musonda; Lushomo Mweeba (Vast Phiri, 82. min), Margaret Belemu, Martha Tembo, Agness Musesa; Susan Banda, Evarine Katongo, Ireen Lungu (Ochumba Lubandji, 72. min), Racheal Kundananji; Barbra Banda eta Siomala Mapepa (Avell Chitundu, 72. min, Eunice Sakala, 99. min)

Entrenatzailea: Bruce Mwape

5 - Japonia: Ayaka Yamashita; Moeka Minami, Saki Kumagai, Rion Ishikawa; Risa Shimizu, Hinata Miyazawa (Remina Chiba, 93. min), Fuka Nagano, Jun Endo (Kiko Seike, 77. min), Yui Hasegawa; Mina Tanaka (Riko Ueki, 66. min) eta Aoba Fujino (Hikaru Naomoto, 77. min)

Entrenatzailea: Futoshi Ikeda

Golak: 0-1, 43. min: Miyazawa. 0-2, 55. min: Tanaka, 0-3, 62. min: Miyazawa, 0-4, 71. min: Endo, 0-5, 101. min: Ueki.