Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

MULTZOEN FASEA

Jamaikak Panama menderatu eta Munduko Txapelketatik kanpo utzi du (0-1)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Panamak ez du amore eman eta Marta Coxek txilenaz errematatu du area kanpotik 96. minutuan, baina errematea Rebecca Spencer atezainaren eskuetara joan da.

  • Jamaika, garaile Panamaren aurka. Argazkia: EFE

    Jamaika, garaile Panamaren aurka. Argazkia: EFE

Jamaikako selekzioak Panama mendean hartu du Allyson Swabyk 56. minutuan sartutako golari esker. F multzoko bigarren postuan jarri da, Frantziarekin berdinduta. Jamaikaren aurretik daude frantziarrak golen aldeagatik, eta atzean utzi dute Brasil.

Yenith Bailey atezain panamarrak bere selekzioa salbatu du lehen zatian. Jamaikak aukerarik onenak izan ditu eta partida azken bost minutuetan bi aldeetara erabaki ahal izan da, baina Allyson Swabyk Panama aurreratzea eragotzi du eta Drew Spenceren jaurtiketa libre bat Jamaika aurreratzetik gertu geratu da.

Bigarren zatian, Allyson Swabyk buruz sartu du Jamaikaren garaipenaren gola korner baten ostean. Panama azkeneraino saiatu den arren, Marta Cox ez da fin aritu 68. minutuan partida berdintzeko aukera argienean, eta 93.ean VARak Jamaikaren aldeko penalti bat berrikusi du.

Panamak ez du amore eman eta Marta Coxek txilenaz errematatu du area kanpotik 96. minutuan, baina errematea Rebecca Spencer atezainaren eskuetara joan da.