Itxi

Osasuna

Prentsaurrekoa

Oier Sanjurjo itxaropentsu dago

Erredakzioa

"Bueltatzeko data daukat buruan, baina belaunak aginduko du", adierazi du hedabideen aurrean.

  • Oier Sanjurjoren artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Oier Sanjurjoren artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Oier Sanjurjo Osasunako kapitainak prentsaurrekoa eskaini du gaur, eta bere lesioari buruz mintzatu da batez ere. "Bueltatzeko data daukat buruan, baina belaunak aginduko du", adierazi du hedabideen aurrean.

Gaur beroketa-ariketak egitekoa zen, baina azkenean itxarotea erabaki du: "Eguraldi honek ez dit entrenatzen uzten. Elurrarekin baino, izotzarekin kontuz izan beharra daukat. Bajan daramadan denborarekin, pixka bat gehiago atzeratzeak ez du eraginik izango", esan du.

Orain itxaropentsu dago, baina une gogorrak ere egon dira: “Sendatze-prozesu bakoitza ezberdina da, batez ere lesioari aurre egiteko aukeratzen duzun moduaren ondorioz. Gorabeherak egoten dira, eta momentu kaskarrenetan da indartsu izan behar duzunean", gaineratu du.

, gaineratu du.