Itxi

Osasuna

1-1 Sadarren

Alcorconek kolpea eman dio Osasunari, partida amaieran berdinduta

Erredakzioa

Gorritxoak nagusi izan dira lehen zatian, baina bigarrenean ez dira partida erabakitzeko gai izan eta madrildarrek ondo aprobetxatu dute hori banakoa egiteko.

1:19

Facundo Guichón uruguaiarrak egindako golak bi puntu kendu dizkio Osasunari Sadarren. Gorritxoek, azken bost partidak galduta, esku.-eskura izan dute garaipena lehen zatian Roberto Torresek egindako golari esker.

Osasunak bost partida zeramatzan golik sartu gabe, eta nagusi izan da lehen zatian. Madrildarrek, aldiz, ez dute gol aukerarik sortu. Bigarren zatian, nafarrek partida erabakita uzteko aukera paregabea izan dute Jose Garciaren hanketan, baina ez dute asmatu. Alcorcon, baina, finago aritu da eta izan dituen bi aukeretatik batean baloia nafarren atean sartzea lortu dute.

Fitxa teknikoa:

1 - Osasuna: Santamaría (Asier Riesgo, 46. min); Sisi, David García, Vujadinovic, Javier Flaño; Raoul Loé; Alex Berenguer (José García, 68. min), Roberto Torres (Cedrick, 85. min), Merino, Kenan Kodro; eta Nino.

1 - Alcorcon: Javi Jiménez; Djené, Héctor Verdés, Chema Rodríguez, Bellvís; Óscar Plano (Pastrana, 77. min), Escassi (Sergio Mora, 59. min), Fausto (Mayor, 63. min), Guichón; Antonio Martínez eta David Rodríguez.

Golak: 1-0, 25. min: Roberto Torres, penaltiz. 1-1, 85. min: Guichón.

. min: Guichón.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Osasuna